Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik

Bizitza txakurra

Aztoratuta daude lau hankakoak. Gure urte amaierako ospakizunek beldurtu izutu zoratu egin dituzte baserrietako zein kaleko txakurrak. Haien beldurra ez digu askorik axola. Aztoratuta gauzkate lau hankako txakurren bi hankako jabeek. Beraien txakurrek botatakoek edertu egin dute gure paisaia azken urteotan. Kalez kale, etxeondo eta bide bazterrak. Parke edo atari. Berdin du. Guztietan ageri dira […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Horrelakoa da bizitza! #blacklivesmatter

Errealitatea berria, nazioarteko mobilizazioak arrazakeriaren kontra, beltzen aldarrikapenak, Spike Lee zuzendariaren lanak, Negu Gorriak taldea sortu zela 30 urte. Koktel kultural izugarria da. Egunotako pentsamenduak, kantuak, mobilizazioak eta irudiak sailkatu eta gogoeta txiki bat egiten saiatuko naiz. Bart DO THE RIGHT THING pelikula ikusi dut, @SpikeLeeJoint zuzendari eta ekoizlearena. Ederra. Gauza asko testuinguruan jarri eta […]

Kategoriak
#bidegorritik #Patakon 18/98+ agit/prop albisteak 2.0 bakegileak gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura musika pasahitza software librea su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak telebista

13 urte blogean, ekinean, ahaleginean

  sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean. gaur ere abenduaren 3a da. ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik. 13 urte, besterik ez 2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga. orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

euskalherrian.info Zer ari da gertatzen Euskal Herrian? galdetu dugu asteon, eta sareak damaigu erantzuna. Sarean ari da jendea idazten, sortzen, erakusten gure herrietako berri. Gure herri mugimenduetako albisteak -hedabideetan aipatzen ez diren hoiek berak- eta sareak eskaintzen digu sarelarien, blogarien, hacktibisten barri. Sarean sortzen dena erakustea du xede EuskalHerrian.info ekimen xume honek. Sareko proiektu herritar […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Bisiten bizitza

Bisibilitatearen erronkak gure webguneetan | sareko hauspoa Interneten proiekturen bat duen edonork hainbat buruhauste eta kezka ditu, bisiten gainean, bisibilitatearen inguruan. zelan lortu bisita gehiago? zer egin behar da jendearen arreta erakartzeko? zer da zilegi egitea? Etikoa? euskaldunok zelan jokatzen dugu sarean….horrelakoetan? Friki izatetik, euskara Japonen entzutera Aurreko astean, froga moduko bat egin genuen sarean. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Aldaketak beharrezkoak direlako, eguneratzen

Ikasturtea hasi eta jo ta fuego gabiltza aldaketak eskatzen. Eta batzuk somatu eta guzti egiten dira, nabaritu, nabarmen. Euskal erdiko (aupa apo!) gobernua aldatu eta egunetik egunera bizi ditugu aldaketok, eta ez beti txarrerako. Jeltzaleenak oposizioan eta bestela bizi dute politika; oposaketetan. Ezker abertzaleak iparrotzari astindu bat eman nahi, eta Euskal Herrirako dituzten helburuak, patio […]