Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura transmedia

Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako: Emak bakia baita (2012) Emak Bakia baita, oskar alegriaren film […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Sagarra jo!

Seguraski entzuna duzu Kalakan euskal taldeak eta Madonnak elkarrekin bira mundial bat egin zutela, eta horren istorioa kontatu nahi duen filma bat egiten ari dela. Filma hori finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarri izan da. Nahiko ondo atera da orain arte, baina oso egun gutxi falta dira :ekainaren 27an baino lehen helburua lortu behar du […]