Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik

Bizitza txakurra

Aztoratuta daude lau hankakoak. Gure urte amaierako ospakizunek beldurtu izutu zoratu egin dituzte baserrietako zein kaleko txakurrak. Haien beldurra ez digu askorik axola. Aztoratuta gauzkate lau hankako txakurren bi hankako jabeek. Beraien txakurrek botatakoek edertu egin dute gure paisaia azken urteotan. Kalez kale, etxeondo eta bide bazterrak. Parke edo atari. Berdin du. Guztietan ageri dira […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura Burujabeta Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Ondasun komunen tradizio berritzailea

Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan. Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Itxaropenerako 3diak

Itxaropena, etorkizuna, erronkak eta beste. Irribarrearekin begiratzen diot etorkizunari. Gogotsu, ilusioarekin. Euskal Herriaz ari nintekeen, baina batipat herrian, inguru hurbilean ikusten ditudan irudiak dira. Lanean ari da jendea, auzolanean. Gogotsu ari gara, ilusioarekin. Eta etorkizuna marrazten, oso koloretsua. Hona hemen asteburuko hiru bideotxo, gure errealitatearen irudi. Herriko baserriak, plaza, merkatua eta bertso poteoa Garmitxa elkartearen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Biba Berango!

#kukullaga goikoa baserria Martitzenean (irailak 27) goiz osoa Berangoko baserriaren aldeko zereginetan eman genuen. Mobilizazioa, negoziazioa, tentsioa, informazioa, baserria, lukurreria, injustizia, polizia, epaitegiak, traktoreak, jendea, indarra, gaitasuna… Atzo, baserria bizirik mantentzea lortu genuen. Guztiok batera: baserritarrak, herritarrak, Berangoko udaleko alkatea (PNV), zinegotziak (Bildu + PNV), auzokideak, herri mugimenduetako kideak, lagunak, ezagunak… Ametza, Errigoiti, Kukullaga Goikoa […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik maitatasunetik

zelan jan…

Autogestioa ez da soilik gaztetxeen lema bat. Ez horixe. Autogestioa, autokudeaketa, ekonomikoki antolatzeko modua ere izan daiteke. Eta bada. Herrian, esperientzia aparta ari gara bizitzen, Eskolako jantokiaren kudeaketarekin. Herriko dendetan (harategia, okindegia, denda, arraindegia…), herriko ekoizleekin (arraultzak, baserriko produktuak…) Gurasoek kudeatutako jantokia eta sukaldea daukagu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak -EAko Tontxu Campos sailburu zela- sukaldariaren […]