Kategoriak
Bilbo euskaraz hurrengo geltokia ikusi eta ikasi kultura literatura musika

Euskara sari

Euskararen eguna. Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak. Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena. Beste […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Biba Berango!

#kukullaga goikoa baserria Martitzenean (irailak 27) goiz osoa Berangoko baserriaren aldeko zereginetan eman genuen. Mobilizazioa, negoziazioa, tentsioa, informazioa, baserria, lukurreria, injustizia, polizia, epaitegiak, traktoreak, jendea, indarra, gaitasuna… Atzo, baserria bizirik mantentzea lortu genuen. Guztiok batera: baserritarrak, herritarrak, Berangoko udaleko alkatea (PNV), zinegotziak (Bildu + PNV), auzokideak, herri mugimenduetako kideak, lagunak, ezagunak… Ametza, Errigoiti, Kukullaga Goikoa […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Bi hitz Kukutza gaztetxeari buruz

Maiz joan izan naiz Kukutzara. Aspalditik. Egon izan naiz bazkaltzen, teterian, kontzertuetan, bileretan, jairen baten, geratzeko leku bezala, egoteko… Kontzertu onak ikusi ditugu hor, eta maiz. Azkenengoz domekan joan ginen etxeko guztiak. Euria ari zuen, eta merkatua zegoen deitua bertara. Erosi genuen kafea, poster zapatista bat, kontsultatu genituen liburuak, aldizkariak, jostailuak, erropa…. Giroa zegoen, erresistentzia […]