• Bilbo,  euskaraz,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  kultura,  literatura,  musika

    Euskara sari

    Euskararen eguna.
    Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak.
    Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena.
    Beste bat Bilboko udalarena. Aurten behintzat. Eta kriterioak ez dakizkigu.

    Euskara. Hizkuntza. Kultura. Sariak.

    Bizkaia maite saritzea, oso… kitz, edo jeltzalea geratzen da. Orain?
    Jose Angel Irigaray
    k duela 40 urte baino gehiago idatzitako poema. Ederra. Testuinguru batekin.
    Benito Lertxundik diskora eraman (Zuberoa, 1977) eta luzaroan kantatu duena. Bizkaia maite, bere zentsu guztian. Letra aztertu eta esaten duena ordezkatzen duenari jaramon eginez.
    Hamarkadaz hamarkada, hamaika kantaldi eta kontzertuetan entzundakoa. Irratiz. Diskoetan. Belaunaldiz belaunaldi.



    Bi sortzaile garrantzitsu. Ez dok amairu. Eta geroko guztia.

    Ez Jose Angel Irigaray eta ezta Benito Lertxundi ere, ez ziren agertu sari banaketara. Saria. Ziria. Egia. Hiria.

    Kukutza gogoratu dute Bilboko udaletxean

    Zea Mays taldeari eman diote beste sarietako bat. Euskararen egunaren karietara. Aburto alkateak eman die, eta Azkuna gogora ekarri dute. Eta Kukutza. Musika, euskara, kontzertuak… eta taupada abestia. Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxeari egin gura izan zion gomuta Zea Mays taldeak: «Askotan faltan sumatzen dugun lekua da, guretzat oso garrantzitsua izan baitzen». Abeslariaren esanetan, euskara leku txiki bateko hizkuntza da, baina «erraldoia» aldi berean, mundu osoan kontzertuak eskaintzeko bideak ireki dizkielako.


    Zer pentsatua ematen du guzti honek.
    – Zer bilatzen dute instituzio publikoek artistak saritzean?
    – Zer espero dute, hizkuntzaren alde, gaztetxeen alde ez agertu edo testuingurari muzin egitea?
    – Saritua ala saria ematen duena proiekzioa jasotzen duena ez dakigu, zer bilatzen da sariekin?

    Euskarak sariak behar dituen ez dakit. Hiztunak behar ditu. Asko. Gehiago. Eta horretan jarri beharko da indarra eta ahalegina.
    Kantuek, sortzaileek, diskoek, kontzertuek… laguntzen dute horretan.


    Aste nagusikoa ez dugu ahazten, ezta?

    Baina oraindik ez zaizkigu Bilboko Aste Nagusiko txapuzak.
    Eta azalpenen bat beharko lukete, hiru neska musikariek, eta musikazaleok orohar.
    Kultur whasing gehiago ez, mesedez! #basquewashing