Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza lantzen

Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten. Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen. Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten […]

Kategoriak
baserritik mundua hurrengo geltokia i+g larrabetzutik

Parte hartzea bultzatzeko dinamikak

Aste honetan parte hartzearekin zerikusia duten ekimen baten baino gehiagotan aritu eta jardungo naizenez, horren inguruko gogoeatxo bat botatzea pentsatu dut. Parte hartzea gora egingo duen dinamika izango da. Berdin du ze motatako prozesuetan den: izan dinamika sozialean, politikoan, instituzionalean edo profesionalean. Larrabetzuko udalean aurrekontu parte hartzaileak Udalak Larrabetzun, 2012ko aurrekontuak jendaurrean eta jendearekin prestatzeko […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Biba Berango!

#kukullaga goikoa baserria Martitzenean (irailak 27) goiz osoa Berangoko baserriaren aldeko zereginetan eman genuen. Mobilizazioa, negoziazioa, tentsioa, informazioa, baserria, lukurreria, injustizia, polizia, epaitegiak, traktoreak, jendea, indarra, gaitasuna… Atzo, baserria bizirik mantentzea lortu genuen. Guztiok batera: baserritarrak, herritarrak, Berangoko udaleko alkatea (PNV), zinegotziak (Bildu + PNV), auzokideak, herri mugimenduetako kideak, lagunak, ezagunak… Ametza, Errigoiti, Kukullaga Goikoa […]