Kategoriak
agit/prop bakegileak hurrengo geltokia ikusi eta ikasi su-etena | ceasefire | tregua

Gora Euskal Herria

Historia egiten duten egunen lekukotasuna 2017ko apirilak 8. Historikoa. Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu […]

Kategoriak
agit/prop bakegileak su-etena | ceasefire | tregua

Bakearen alde, xake mate!

Nazioartean historikoa bilakatuko da gure bidea. Herritarren parte hartzea Euskal Herriko bake prozesuan Balizko bake prozesuan, irudimena berrikuntza eta gogoa beharrezko. Ez dago dudarik, Bakearen artisauen ekimenak indarrak batu ditu. Indarra erakutsi du. Eta sendotu egin du bake prozesu zibilaren aldeko jarrera. Bakearen artisauak Apirilaren 8ko deialdia eta xehetasunak. Bake bide berritzailea Negoziaziorik gabeko bake […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Itxaropenerako 3diak

Itxaropena, etorkizuna, erronkak eta beste. Irribarrearekin begiratzen diot etorkizunari. Gogotsu, ilusioarekin. Euskal Herriaz ari nintekeen, baina batipat herrian, inguru hurbilean ikusten ditudan irudiak dira. Lanean ari da jendea, auzolanean. Gogotsu ari gara, ilusioarekin. Eta etorkizuna marrazten, oso koloretsua. Hona hemen asteburuko hiru bideotxo, gure errealitatearen irudi. Herriko baserriak, plaza, merkatua eta bertso poteoa Garmitxa elkartearen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Brian Currin

Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari. Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri. Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin. Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran. Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Loiolako zalantzak

Loiolako hegiak idatzi du Imanolek, eta iruntsi egin dugu askok. Liburua, bere lodian da atsegin. Xalotasunean interesgarri. Orriz orri, akordio giroak, zapuzketa ekaitzek eta nazioarteko haizeek…. ikaragarri interesante egiten dute kazetaritza lan hau. Kontaketarako estiloak. Detaile txikienari ematen dion garrantziak, eta lantzean behin duen umore ukituak… berezia egiten dute Imanol Muruaren lana. Hala ere, 300 […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Brian Currin ikusi eta ikasi

Oreretan eskainitako hitzaldia osorik jarri dute sarean. Eta zabaltzea dagokigu guri. Brian Currin da hitza hartu duena. Donostian izan genuen lehenbizi, Madrilen ere eman du konferentziaren bat, eta oraingoan hitzaldi ireki bat antolatu dute Oreretan – Errenteriako herritar batzuek. Hitzaldi luzea, mamitsua, elkarrizketa batean antolatuak. Hego Afrikatik Euskal Herrira, tartean Irlanda edo Sri lankako gatazketan […]