Kategoriak
agit/prop

uhin
Nestor Basterretxea

Uhin aulki bat da. Nestor Basterretxea artistak diseinatutakoa. Gaur egun merkatuan dago berriz ere, Alki kooperatibari esker.

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Artea

Artea hitzetik hortzera darabilt aspaldion. Kirmen Uribe elkarrizketatu nuen irratian, Bilboko Arte Ederretako museorako egin duen lanaren harira. Zapatuan, Xabier Gantzarainek idatzitako Zuloa liburuaren gainean elkarrizketa luzea argitaratu zuen GARA egunkariak. Xabier @gantzarain: "Historia hurbila artearen bitartez azaldu behar banuen #gatazka-k hor behar zuen""Beste ezerk lortu ezin duen funtzio #sinbolikoa betetzen du arteak"#Zuloa pic.twitter.com/54MXv09APo — […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

Dei Gaztelumendi, artista bat

Twitter bidez izan dut bere lanen berri. Dei Gaztelumendi. Xabiroi aldizkariaren azken portada zelan diseinatu, marraztu eta osatu duen erakutsi du timelapse teknika baliatuta. Eta milaka bisita izan ditu bideo honek sarean. Bideoa pasada bat da, eta bere teknika ez da gutxiagorako. deisign.com gunea ikusten aritu naiz, eta poztekoa da gure artean horrelako artistak egotea. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Pablo Picasso eta Gernika: beste ikuspegi bat hiru dimentsiotan [erremix kultura]

Sarean zabaltzen ari da. Mezuetan, sare sozialetan. Leku eta toki ezberdinetatik heldu eta irakurri dut. Ikusi dut. Eta merezi du erakusteak. Lena Gieseke artistak webgune berezia atondu du Pablo Picassoren lanaren gainean. Eta hiru dimentsiotako kuadroa erakusten digu gero. [Erremix kultura] Erremix kulturan txertatzeko moduko adibidea, duda barik, hemendik aurrera ohikoagoa izango dena. Lan bat, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Gaur bi hitz: #letrARTean Andoainen

Letren herria dugu Andoain. Euskaldunon Egunkariaren itzala, Berriaren argia. Letrak ere saritu ohi dituzte Andoainen, Rikardo Arregiren omenez. Letrek, euskarazkoek berezik kultur parkea ere badute, Martin Ugalde zenaren izenean. Letren herri bilakatuko dugu gaur arrastian ere, LetrARTean ekimenarekin. Finean; kultura eta artea, informazioa eta komunikazioa edota Internet eta teknologia berriak jorratuko ditugu alde zaharreko Itzala […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Josune Ariztondoren begietara

Ondarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten. On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura […]