Aulki bat da Uhin. Nestor Basterretxea artistak diseinatutakoa. Aspaldi.
Alki altzari kooperatibak Basterretxea omendu du, modu ezin egokiagoan, berak diseinatutako aulkia, berriz ere merkaturatuz. Ederra istorioa.
Nestor Basterretxea
Artista handia izan zen Bermeon 1924an jaiotako Nestor Basterretxea. Hondarribin agur esan zion bizitzari 2014an.
Bere obra batzuk oso ezagunak bilakatu dira denboraren poderioz. Instituzioetako irudi, Gernika gogoratzen duten artelanak, marrazkiak…
Hala ere, arkitektura eta diseinuzko lanak oharkabeago pasatu ziren. Zinema, eskultura gehiago ezagutu da.
Biloko Arte Ederretako museoak guztia eman zigun ezagutzera. Eta eskertzekoa izan zen, zine.

Alki

Alki Itsasun sortutako kooperatiba bat da. Aulkiak eta altzariak egiten ditu. Sekulako fabrika antolatu dute duela gutxi Larresoron. Arrakasta dauka altzarien munduan. Munduan ongi saltzen duen euskal ekoizlea da Alki. Eta diseinuak, izena, nortasuna, ekoizpena, materiala, ingurua zaintzen ditu. Euskal Herrian sortutako kooperatiba bat da.
Eta diseinu arloan Jean Louis Iratzoki ari da buru belarri. Hemendik proiektua egin zuenean ezagutu nuen, elkarrizketa polita bat egin nion GAUR 8 astekarirako, eta geroztik harremana mantendu dugu. Bisitak antolatu ohi ditut Alkira, eta bere estudioa ere ezagutzeko parada izan dut.
Basterretxearen lanak eta historia ikusgai jarri zituzten Alki fabrika berriko show roomean, erakusgai. Eta tartean Uhin izeneko aulkia berriz ekoizteko ausardia izan dute. Eta saltzen ari da. Ongi. Ederra eta polita da istorioa.
Alki bisitatu nahi baduzue, jarri nirekin harremanetan. Eta Uhin aulkiak Bermeon ere jarri dituzte, Gaztelugatxe zentroa ireki berrian, Nestor Basterretxearen sorterrian. Ezin egokiago.




