Noiz utzi dio musikak aldarrikatzaile izateari?
Zergatik dago horrenbesteko lehia, aukera, gauza gero eta handiagoak egiteko?
Zenbat kontzertu areto duin dago gure herrian?
Euskal Herriko musika eszenak zer behar duen hitz egiten ote da bertako partaide guztiekin?
Instituzioak, medio publikoak, enpresa handiak behar ote dute izan euskal musika taldeen sustengu eta baliabide nagusi?
Gardentasunak beldurra ematen digu?
Kultura. Gauza handia bezain hauskorra da. Gurean bederen. Zaindu dezagun.
