
Horrela nabil aspaldion. Adierazteko. Gogora datorkidana botatzeko gogoz. Gogotsu esango nuke. Eta irudiari ematen zaion garrantzia aintzat hartuta ere, esateko dagoena jagon beharra dagoela uste dut. Jagon baina bidea eman. Txukun. Saiatu behintzat.
Mezu hiperlaburren sasoia bizi dugu. Baina adierazi beharra dago. Azaldu. Eskaini. Kontatu.
Eta hitzak batuz idaztea, esatea, adieraztea gauza handia da gero.
Eta orain badauzkagu tresnak eskura. Inoiz ez bezala. Eta badirudi konturatu ere ez garela egin.
Baina, idazteko gogoa ez zait agortu.
Eta zer kontatua ere badagoenez, horretan saiatuko naiz aurrerantzean ere.
Irakurtzea, beste kontu bat da.
