Kategoriak
letrak literatura

Ernest Hemingway eta EH

EH eta Euskal Herria. Fiesta baino gehiago.

Ernest Hemingway eta Juan Duñabeitia. Margolaria: Uzelai. Bilboko Arte Eder Museoa.

Ernest Hemingway idazleari buruz sarritan berbaz aritzen naiz. URKIOLA* hotelan bere omenezko liburutegi ederra osatu dugu. Eta jendeak uste du Urkiolara etorria izango zela noizbait. Euskal Herrira egindako joan jinak aipatzen dizkiet nik. Gure artean egon, eta guri buruz asko idatzitakoa dela.
Urdaibai eta Irati artean gaudela gu.
Edorta Jimenez idazleari esker asko ikasi dugu guk. Dexente irakurri. Eta interesa agertu idazle amerikarrari buruz.

Hari itzulitako lanak, berari buruzkoak. Ikerketak eta ikerlariak ere ezagutu ditugu tarte honetan.
Eta irakurtzen jarraitzen dugu.

FIESTA nobelaren mendeurrena


Aurten dira ehun urte Fiesta: Eguzkia jaikitzen da nobela plazaratu zuela. San Ferminak, Iruñea, Irati… gertuko istorioak. 1924an hurbildu zen lehen aldiz Garazitik Irati aldera zein Iruñeko jaietara. Hurrengo urtean idazteari ekin zion. Eta duela mendea publikatu zuen The Sun Also Rises hori ospatzea dagokigula uste dut, are gehiago Koro Navarroren itzulpen ederra eskura eta euskaraz izanik.
Koro Navarro ARGIA aldizkarian.

“Idazteko modua da Hemingwayren alderdirik hoberena”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.