
Euskal selekzioa gogoan izaten dugu, batez ere Espainiak eta Frantziak lorpenak dituztenean.
Tristea da, baina errealitatea.
Euskal selekzioaren aldeko garra ez da amatatu, itzali barik dago. Baina gehiago berotu beharko lukelakoan nago.
Azken urteotan gaiaren bueltan aritu naiz. Ez naiz erre, baina esateko batzuk badauzkat.
Bat eta lehenengoa:
- Herri honek kirola lehentasun gisa hartzen ez duen bitartean; selekzioa eta ofizialtasunaren aldeko dinamika testimoniala izango da.
- Euskal Herriko populazioak, nagusiki ofizialtasunaren aldeko jarrera dauka, erabakitzeko erabakiaren gainetik, independentziaren aldeko jarreraren gainetik ehunekotan. Hala ere, horrek alderdi abertzaleak ez ditu gogoeta berri batera eraman. Zain daudela ematen du. Eta jendea alderdien zain, modu berean.
- Lorpenak egon egon dira. Euskal Selekzioa eta Palestinaren aldeko iazko partida izugarria izan zen. Euskal Pilota Federazioak nazioarten ofizialki konpetitzen duen selekzioa dauka, nazioarteko txapelketak izan ditugu Gernikan eta Bilbon. Eta 2030an mundiala berton izango da.
- Hainbat kirolek urratsak eman dituzte, eta beste asko ematekotan dira. Baina giro egokiago batek, areagotu egingo luke jarrera hori.
- Kirolak sekulako garrantzia dauka gure gizartean. Ekonomikoki indartsuak gara. Federatu txartel kopurua oso handia da kirol modalitate askotan. Futbolean sekulako ekipoak dauzkagu. Errugbian. Surfean. Herri kiroletan zer esanik ez. Txirrindularitzan zer garen sarritan erakutsi dugu. Eta horrela kirolez kirol.
- Kirol prentsa eta kazetari oso onak dauzkagu. Hedabide publikoek garrantzia handia ematen diote kirolari eta erretransmisioei. Nazioarteko maila ematen dugu.

