Kategoriak
Gu ere bai! kirola

gure koloreak

Kirola. Gure koloreak. Mundiala. Euskal Herria.
Biharamuneko gogoetak. Etorkizuneko bidea.

Amaitu da mundiala. Eta zelan. Azken asteetan gure koloreek kaleak astindu dituzte. Inposatutakoak ere nabarmentzen saiatu da bat baino gehiago. Gogoeta asko egin daitezke mundialaren biharamunotan.
Nik, batez ere, Kirola lehentasun gisa hartu behar dela ondorioztatzen dut. Hizkuntza, hezkuntza edo ekonomiaren pare. Kirolak ere, hizkuntza, hezkuntza eta ekonomia barnebilten dituelako besteak beste; eta beste gai asko ere, baina batez ere gai nagusi eta garrantzitsu bat: naziogintza.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi)

 

Herri gisa. Nazio zapaldu moduan. Eskubideak defendatuz. Kirolarien alde. Kirolzaleen alde. Herriaren alde. Euskal Herriak bide oparoa du aurretik.
Euskal Selekzioena ez da helburua, tresna baizik. Baina heldu egin behar zaio horretarako. Kirol batzuetan lorpen izugarriak egon dira orain arte. Baina futbolean da ikusgarrien beharbada gabezia hori. Nahi eta ezina. Urteak eman ditugu euskal selekzioari behar duen garrantzia eman barik. Eta igandea bezalako egunetan, denok akordatzen gara.
Biharamuna ajea da euskaldunontzat sarritan. Osteguna ere esaten diogu batzuk, oste eguna. Ez dago aitzakiarik. Kirola lehentasun, eta euskal selekzioen alde lanera!

Markina. Jai Alai. euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzen. 2026ko uztaila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.