Kategoriak
gaztelumendi.eus

Artea

Artea hitzetik hortzera darabilt aspaldion. Kirmen Uribe elkarrizketatu nuen irratian, Bilboko Arte Ederretako museorako egin duen lanaren harira. Zapatuan, Xabier Gantzarainek idatzitako Zuloa liburuaren gainean elkarrizketa luzea argitaratu zuen GARA egunkariak. Xabier @gantzarain: "Historia hurbila artearen bitartez azaldu behar banuen #gatazka-k hor behar zuen""Beste ezerk lortu ezin duen funtzio #sinbolikoa betetzen du arteak"#Zuloa pic.twitter.com/54MXv09APo — […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura musika

Udagoieneko kultur eskaintza oparoa

Liburuak, diskoak, opariak, bildumak, bitxikeriak, kontzertuak, aretoak, emanaldiak, erosketak…. udagoienarekin hasi dira negu aurreko lanak plazaratzen. Pozik nago. Kulturaren inguruan aritzen garenontzako sasoi emankorra delako hau. Hasi gara saltzen, eskaintzen, aurkezten, prestatzen, erakusten…. eta batez ere gehiago irakurtzen, entzuten, gozatzen. Susa Franco sasoian Susa literatura argitaletxearen udazkeneko liburu ekoizpenak gerra osteko sasoia eta Franco hil […]