Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Edizioa etzi

Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe ere baden ezkero, arretaz ari dira so egiten literatura eta pentsamenduaren inguruan gurean egosten dena. GARA egunkarirako kronika pare bat egin ditut ia zuzenean liburudendatik […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Literatura eta memoria historikoaz

GARA egunkarirako elkarrizketatu nuen aurrekoan Josi Basterretxea unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Bere hirugarren nobela plazaratu berri, gerrosteko giroaz berba egiteko aukera ona izan nuen beragaz. Argazkiak Gaztelumendin egiteko proposatu eta Jaltzo argazkilariarekin txango polita egin genuen. Herriko hainbat leku eta kontu gogoratzeko baliatu genuen. Ordukoak dira argazkiok eta GARAn argitaratutako elkarrizketa hau. Jose Inazio Basterretxea: […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Herria eta hizkuntza 1220 eurotan

Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar.. Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak. Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Gu gira! nola aldatzen diren gauzak

Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela. Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati. Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Gipuzkoako euskarazko kultur kontsumoaz

Kioskoan erosten dut goizetan. Irakurtzeko lain badaukat. Mesanotxean liburuak ditut, apaletan gehiago. Diskoak erosteari ez diot inoiz itxi, gero eta garestiagoak diren arren. Antzerkizaleago naiz zinemazale baino. Lagunek badakite hori. Kontzertuetara joatea atsegin dut oraindik, Antzokia ordu laurdenera daukat. Gipuzkoako euskarazko kultur kontsumoan pozik egon daitezke, gu bezalakoekin. Durangon dirutza uzten dugu, Elkar txartela izan […]