Kioskoan erosten dut goizetan. Irakurtzeko lain badaukat. Mesanotxean liburuak ditut, apaletan gehiago. Diskoak erosteari ez diot inoiz itxi, gero eta garestiagoak diren arren. Antzerkizaleago naiz zinemazale baino. Lagunek badakite hori. Kontzertuetara joatea atsegin dut oraindik, Antzokia ordu laurdenera daukat. Gipuzkoako euskarazko kultur kontsumoan pozik egon daitezke, gu bezalakoekin. Durangon dirutza uzten dugu, Elkar txartela izan […]
