Kategoriak
musika

#30egun30doinu

…eta askoz gehiago! Musika asko maite dugunontzat ariketa zaila da kantuak eta diskoak hautatzea. Nahiko buruhauste izaten dugu autoan, edo etxean edo gaztetxean musika jarri behar dugunean. Hala ere, ekin diogu sareko jolasari. Hariak sortzeari. #30egun30doinu proposamenak Itoiz musikaz blai nire disko gustukoena, oraindik pic.twitter.com/UVDYDXali8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 7

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Protesta kantak

El Pais egunkariak erreportaia dakar. Liburu bat, interesantea bera. 33 revolutions per minute. 33 iraultza minutuko. Dorian Lynskey kazetari eta The Guardian egunkariko musika kritikariak idatzitakoa. Biniloen abiadura (rpm) eta iraultzak berbajoko eta izenburu egokia . Eta orain liburua bera espainolez publikatu dutenez, horra hor erreportaia; La canción como arma de protesta. El Pais egunkariko […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Pride pelikula ikusi ostean, erabat harrapatuta

Aspaldiko partez zinemara joan ginen aspaldiko hiru lagun. Badira 20 urte baino gehiago astero batzen ginela… bizitzak urrundu gaitu, barraren alde banatan gaude orain barrikadaren alde berdinean egondakoak. Bilboko Alhondigan hitzordua egin, elkarrekin afaldu eta pelikularako txartelak erosi genituen. Futbolaz, politikaz eta bizitzaz berba egin genuen artean… Pride pelikula ikusi genuen. Txundituta hirurok. 80. hamarkadan […]