Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

grebaorokorra.info larriki saritua

ARGIA saria eman diote maiatzaren 21eko grebaorokorra.info ekimenari. Biba zuek! pikete informatiboa egin zenuten guztiok. gaztelumendi.org blog honetan grebaorokorra etiketarekin, m21eko grebari eta grebaorokorra.info proiektuari eskainitako albiste eta iritziak.

Kategoriak
agit/prop

gaur greba orokorra

Gaur lanera ez, baina kalera joango gara GOerreportari lana egitera. Kamara eskuan, jendearen iritziak bilduz, telebistarako irudiak grabatuz, langileei ahotsa eskainiz Greba Orokorreko erreportari bilakatuko gara. Greba Orokorrari buruz informatuz, twitter baliatu eta #grebaorokorra etiketa lau haizetara hedatuz. Telebista herrikoi eta partehartzailean edukiak zabalduz.

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

maiatzaren lehenean tailerrera

Maiatzaren lehena, langileen nazioarteko eguna. Manifestazioak hiriburuetan. Ekitaldiak mundu osoan. Eta gu, tailerrera goaz. Zarautzen elkartuko gara, Putzuzulo gaztetxean, greba orokorra sarean prestatzeko. Grebaorokorra.info, sindikatuek greba iragarri eta aste berean sortu zen sarean. Blogariek, twitter bidez kordinatutako ekimena izan da. Hego Euskal Herrian egingo den grebari buruz, mundu guztiari esateko. Wiki bat eta posta zerrenda […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Greba orokorra martxan

maiatzak 21 greba orokorra greba deialdia egin dute gurean sindikatu nagusiek. erantzuteko beharra somatzen zen bazterrotan. eusko jaurlaritzako jabe berriek beraien kontra delakoan, abertzaleak astintzen hasi direlakoan. kapitalismoaren kontrako greba euskalduna gura nuke nik. mobilizaziotik alternatibak eskaintzera pasatzeko. eta ez geldirik egoteko. pausu bat da greba. mobilizazio orokor eta handi bat. xxi garren mende honetako […]