Kategoriak
ongi etorri errefuxiatuak

Elkartasuna ezin da erre

Amorruz jaso dut berria Greziatik. Errefuxiatuen artean elkartasuna banatzen zuen furgoneta erre dute. Hernaniko herritarren laguntzarekin erositako furgoneta, SOS Refugiados elkartasun sareak baliatzen zituena. Nik neuk ere ehundaka kilometro egin nituen furgoneta horretan. Oroitzapen ederra dut, eta amorrua orain. Herriak soilik babesten du herria… hitz hoiek garraiatzen zituen. Jatekoak, erropa… errefuxiatuentzat beharrezko zen guztia mugitzen […]

Kategoriak
agit/prop

“maitasun adierazpena”

Marian errugabea da, maite zaituztegu esan arren. Igor eta Mattinen torturak salatzeko egindako adierazpenak, behintzat ez du terrorismoa goratzen. Herritarrak beldur ziren, maitasun adierazpen horrek kartzela eta alkatearen inhabilitazioa ekarriko ote zuen… eta tira, behintzat horretan geratu da. Maite zaituztegu baina, gerra oihu bilakatu da. Mezua ikusi dugu kamixetetan, pegatina eta pankartetan. Mezua musu bilakatzen […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Euskarazko RAP mugimendua abian

Errima gorriz datoz kume berriak Erreportaia itzela, interesgarria egin dute Lander Arbelaitz eta Gorka Bereziartua kazetariek ARGIAn. Idatzizkoa argitaratu zuten lehenbizi, baina oraindik interesgarriagoa egin zait montatu duten ikusentzunezkoa. Twitter bidez adierazi zuten horretan zirela, eta gaur argitaratu dutenean, ezusteko polita hartu dugu. Hernaniko Molotoff irratian Aritz sound system (Selektah kolektiboko kidea), Baionako ostatu batean […]