Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Ikasle mugimendua indartzen ari da, nabarmen

Leihotik ikasleak ikusten ditut autobus paradan. Normalean hor egoten dira goizeko 8etan. Mordoa doaz egunero Deriora, institutura. Ia autobuskada bat Larrabetzutik. Gaurkoan baina, greba eguna dute. Hiru ordu beranduago doaz, 11etako manifestaziora. Greban daude. Baina ez dira etxean geratu. Leihotik begira, konturatu naiz asko direla. Gaztetxoak, karpeta barik. Baina ikasteko gogoz. Eta sarea sutan dagoela […]