Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus larrabetzutik maitatasunetik

Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak

Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian. Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke. Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz. Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat PDF moduan deskargatzeko aukera.

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus

Umeak | Francesco Tonucci

Umeak, ikasleak, etxeetako gazteenak… ze handiak! Egunotan osasuna eta ekonomia, lana eta pandemia, enpresak edo testak… baina inor gutxi ikusten dut arduratzen gizarte honetako txikienekin. Ez da neurri bakarra proposatu beraiengan pentsatuz. Lehenengoak izan ziren eskolak itxi eta etxeetan sartzen. Eta hor jarraitzen dute, tinko! Esan zaien guztia egin dute, baina ez zaie deus ere […]

Kategoriak
Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi larrabetzutik

olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen

Zer da ikastea, jolastea ez bada. Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada. Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada. Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza […]

Kategoriak
maitatasunetik

Porrotxekin berbetan

Telefonoak jotzen du, iluntzean. Ez duzu zenbakia ezagutzen, baina ahotsa gertukoa zaizu. Ikusi duzulako telebistan, egon zarelako ekitaldiren batean, kantatu duzulako beragaz, barre egiteko gogoa pizten zaizu… Ohikoan baino serioago dator ordea, telefonoaren beste aldetik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx da. Bloga irakurri duela, eta erantzun aurretik berba egin nahi duela. Hori da komunikazioa esan diot. […]

Kategoriak
larrabetzutik

Ez zaizkit kontuak ateratzen

nor da hemen pirata? Goizean telefono deia, euskal hedabide batetik 10 sarrera eskaini dizkietela eta, eskaintza egin dit bertako arduradunak. Lezaman Pirritx eta Porrotx daudela eta -uste dut gainera Pirritx ez dela egoten aspaldion, baina tira…- eta ea sarrera batzuk nahi ditudan. Ezetz esan, eta harrituta somatu dut adiskidea. Ez dut horrelako sarrerarik nahi! esan […]