Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus larrabetzutik maitatasunetik

Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak

Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian. Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke. Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz. Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat PDF moduan deskargatzeko aukera.

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon astoa eta biok

2014ko abuztuan egindako bidaiaren kronika(k). Larrabetzun oinez abiatu, eta ibilbideak eman zuenaren berri. Abuztuak 4. Gaztelumendi (Larrabetzu) Lehen etaparen kronika Abuztuak 5. Gernikatik Markinara Bigarren etapa bidez bide Abuztuak 6. Markinatik Mutrikura Bizkaitik Gipuzkoara Abuztuak 7. Deba, Itziar, Zumaia eta Askizu Gipuzkoako kostaldea Abuztuak 8. Telebista etorri da Askizura grabatzera Abuztuak 9. Zarautzetik Igeldora etxekoak […]

Kategoriak
#Patakon

Bizkaitik Gipuzkoara

Asteazkena. Abuztuak 6, MARKINA Goizean goiz esnatzen da hemen jendea. Erromesak egunsentiko oilarren batek esnatzen ditu antza. Arrapalada baten badoaz hurrengo etapa egitera, eta kontua da zeinek arinago egin orduan eta lehenago heltzen direla hurrengo aterpe irekira. Bide honek baditu antza oso oso merkeak diren aterpeak etapa bakoitzean. Eta horren bila abiatzen dira goizean goiz. […]

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon eta biok Euskal Herrian zehar ibilbidea (lehenengo eguna)

Astelehena. Abuztuak 4 GAZTELUMENDI, Larrabetzu Goizean etxean motxila prestatu, urian azken erosketak egin eta baserrian gaude aita eta biok orain, astoa atontzen. Kordel barriak, txarrantxa pasatu eta hasi gara… asto gainekoak zelan edo halan jartzen. Marokoko albarda polita, eta gainean Matxinbentan erositako asto otzarak. Batean eta bestean antzeko pisua banatu, motxila handia, txikia, kanpin denda…. […]