Kategoriak
#Patakon hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Roge Blasco kazetariarekin Euskal Herrian zehar egindako ibilbideari buruz berbetan

Inoiz ez nuen pentsatuko Roge Blasco kazetariarekin horrelako bidaiari elkarrizketa bat egingo nuenik. Mundu osoan ibiltzen diren bidaiariak izan ohi dira bere irrati saioan, abenturazale itzelak, sekulakoak eta bi kontatzen dituen jendea… eta halako baten astoagaz egindako ibilbidea kontatzeko gonbitea Radio Euskaditik. la casa de la palabra Unez une: Gerotxoago @radioeuskadi-ko La casa de la […]

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon astoa eta biok

2014ko abuztuan egindako bidaiaren kronika(k). Larrabetzun oinez abiatu, eta ibilbideak eman zuenaren berri. Abuztuak 4. Gaztelumendi (Larrabetzu) Lehen etaparen kronika Abuztuak 5. Gernikatik Markinara Bigarren etapa bidez bide Abuztuak 6. Markinatik Mutrikura Bizkaitik Gipuzkoara Abuztuak 7. Deba, Itziar, Zumaia eta Askizu Gipuzkoako kostaldea Abuztuak 8. Telebista etorri da Askizura grabatzera Abuztuak 9. Zarautzetik Igeldora etxekoak […]

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon astoa eta biok telebistan

Bart Jon Artanok ETBko nagusiak aztoratu ditu, erreportaia eskaini die albistegietarako. Eta hona etortzekoak dira grabatzera. Askizura. Nik neure aldetik, modu naturalenean azaldu asmo diet nire bidaia. Etorri dira kamara eta Jon. Askizun, Serorategi txakolindegiaren aurrean hasi gara grabatzen. Oinez jarraitu dugu. Mahasti artetik oso plano onak daude atzean itsasoak lagunduta. Politak irudiak. Ederra eguna. […]

Kategoriak
#Patakon

Gipuzkoako kostaldea

Osteguna. Abuztuak 7. Gipuzkoako kostaldea Izarpe aterpean gogotsu jaiki naiz ni. Literan lo egiteak, dutxak, ondo afaltzeak, jendearekin berbaz egoteak.. inguru giro honek mesede egin dit. Ondo gosaldu, astoa prestatu eta prest naiz bidean behera egiteko. Kalbariotik Debara ia dena aldapa behera dela esan daiteke. Eta lehenengoz itsasoaren altueran egongo naiz laister. 0 metrotara. Itsasertzean. […]

Kategoriak
#Patakon

Bizkaitik Gipuzkoara

Asteazkena. Abuztuak 6, MARKINA Goizean goiz esnatzen da hemen jendea. Erromesak egunsentiko oilarren batek esnatzen ditu antza. Arrapalada baten badoaz hurrengo etapa egitera, eta kontua da zeinek arinago egin orduan eta lehenago heltzen direla hurrengo aterpe irekira. Bide honek baditu antza oso oso merkeak diren aterpeak etapa bakoitzean. Eta horren bila abiatzen dira goizean goiz. […]

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon eta biok Euskal Herrian zehar ibilbidea (lehenengo eguna)

Astelehena. Abuztuak 4 GAZTELUMENDI, Larrabetzu Goizean etxean motxila prestatu, urian azken erosketak egin eta baserrian gaude aita eta biok orain, astoa atontzen. Kordel barriak, txarrantxa pasatu eta hasi gara… asto gainekoak zelan edo halan jartzen. Marokoko albarda polita, eta gainean Matxinbentan erositako asto otzarak. Batean eta bestean antzeko pisua banatu, motxila handia, txikia, kanpin denda…. […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Enric Duran berbetan

Kontatu nizuen ba, zelan Bartzelonako ekintzaile batek, desobedientzia finantziero ekintza izugarri bat egin zuen. Inguruko komunikabideek, irakurtzen ditudan egunkariek ez zioten jaramonik egin gertatutakoari. Blog hau irakurtzen dutenek, arretaz irakurri eta komentatu izan dute/didate gaia. Eta gaiak askotarako ematen du. Euskal Herrian dugun irrati interesgarrienetako batek -Gasteizko Hala Bedi irratiak- elkarrizketatu egin du Enric. Eta […]