Astelehena. Abuztuak 4 GAZTELUMENDI, Larrabetzu Goizean etxean motxila prestatu, urian azken erosketak egin eta baserrian gaude aita eta biok orain, astoa atontzen. Kordel barriak, txarrantxa pasatu eta hasi gara… asto gainekoak zelan edo halan jartzen. Marokoko albarda polita, eta gainean Matxinbentan erositako asto otzarak. Batean eta bestean antzeko pisua banatu, motxila handia, txikia, kanpin denda…. […]
