Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hamalau milakoak

Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian. Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea. Arburua 1061 m. Azalegi 1165 m. Berrendi 1354 m. Erondoa 1041 m. Errozate 1345 m. Ezkanda 1203 m. Latxaga 1204 m. Loigorri 1075 […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

2019ko hauteskunde zikloaren ostean

Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean. Aldaketa Bizkaian 📢 Bizkaian #Aldaketa astiro dator, baina ez da gelditzen: 🏠 Abadiño📌 Alonsotegi🏣 Arrigorriaga 🗳 Bakio, Lemoa, Igorre, […]

Kategoriak
agit/prop musika

New Orleanseko doinuak Nafarroan

Nafarroa berezia da. Ez dago esan beharrik. Punk mugimendua sortu zenean, Tijuana in Blue beste banda guztietatik ezberdina zen. Heavy banda kañeroena izan zen Txantrean sortutako Barricada, eta barrikadaren alde berean jarri ziren heavyak eta punkiak. Urte batzuk beranduagoa Mexikoko doinuak kantatzeari ekin zioten Huajaloteek, euskaraz Napartheid eta Intsumisioaren doinuak egin zituzten. Bizardunak taldearekin irish […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gora!

Pentsatze hutsarekin…. Bereziak izango dira Euskal Herriko jairik onenak. Une gutxi batzuk falta dira txupinazorako, eta guztiak eztanda egingo du. Aldaketaren Nafarroan, hiriburu historikoan…. Iruñea eta jaia, zuri gorriz. Etengabe. Gora Iruñea! Egitarau indartsua peñek eta herri mugimenduek ere antolatu dutena. Aurkezteko moduan ere nabari da egiten ari diren jauzia ze tamainakoa den. *Hiruzpalau gune […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

zenBAT galdera ditu gaur euskal erdiak?

…nahiago nuke bihar, balitu berriak. Vuelta jarraitzen ari zarete? Nafar bat, Etxarriko Egoi Martinez lider da. Pozik egongo dira Euskaltel telefoniako buru eta langile guztiak. Pozik dira komunikabideetako euskal esatari eta kazetariak oro. Pozik gaude zaletuak, kirolzaleak…. eta pozik egongo al dira, euskal kirola lehia gorenean jarri gura dutenak? BAT basque team irakurri, entzun, jan […]