Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

11-9 Egun beltza mundu osoarentzat

Inperioa nork zuzenduko duen erabaki dute bart Ameriketako Estatu Batuetan. Goizean esnatzeko Trump izan dugu. Egun osoan Donald Trump munduko hedabide guztietan. Eskuak burura eroan ditu batek baino gehiagok. Kezka barreiatu da lau haizetara. Irakurtzeko beta hartu ostean, bideo batzuk, esaldi batzuk, irakurketa batzuk batzeko parada izan dut egun osoan. Gogoetarako, hausnarketarako. Eta etorkizuna kolore […]

Kategoriak
agit/prop musika

Des-Kontrol taldearekin

Bideoa da, grabazio bat aurreratzen duena. Silveirak irekitzen du kantua, kitarra doinuak gero. Faxismoaren kontra, nor da nazia? galdetzen du kantuak. Musikazalea bazara jakingo duzu, skin txungo batzuek faxistatzat jo dutela Arrasateko Des-kontrol taldea. Sekulakoak eta bi montatu dituzte mondrautarren kontra. Kontzertuak boikoteatu, istiluak sortu, jendea mehatxatu… eta Deskontrolekoek, zer egingo eta musikari lagunak batu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Terrorismoaz

Bi argazki. Bi heriotza gehiago. Baina hau ez da terrorismoa. Hildako guztiak ez dira berdinak. Lanak 106 lagun hil ditu dagoeneko Euskal Herrian. Elorrioko Txaber 105. hildakoa izan da 2007 urtean. Beste hildako bat biharamunean Donostian. Carlos berriz faxista batek, militar batek, ultraeskuindar batek hil zuen domekan Legazpiko metroan, Madrilen. 16 urteko mutikoa. Arrazakeriaren kontra, […]