Kategoriak
97 irratia agit/prop Euskal Herria Mikel laboa musika playlist rocka soinu banda

Negu Gorriak

Bertolt Brecht idazlearen poema bat. Mikel LaboarenGaberako aterbea. Txerokee. Negu Gorriak. Musika.
Elkartasuna. Bazterketa eta arrazakeriaren kontrako borroka. Iruñea. Negu Gorriak / Derecho a techo. Faximoaren eraso bortitza.
Abesti baten, talde baten eta gure historia hurbilaren errepaso bat, etorri datozen belaunaldi berriei eskainia. Memoria.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

Fermin Muguruza musikariaren playlist eta artikulu ederra osatu du Roberto Herreros aktibistak

Roberto Herreros ezagutuko duzue beharbada. Musikaria, aktibista, idazlea ere bai. Oso tipo fina. Ez dut pertsonalki ezagutzen, baina aspaldi idazten diogu elkarri, eztabaidaren bat ere izan genuen berak eta Isidro Lopezek plazaratu zuten liburuaren pasarte batzuei buruz. Noizbait egingo dugu El estado de las cosas Kortaturen diskoaren inguruko solasaldi eta entzunaldi bat. Liburua irakurtzeko ederra […]

Kategoriak
agit/prop musika

Hotel Monbar gogoan | GAL zer izan zen

Kantua baino gehiago Baionan arratsalde hartan gertatutakoa. Kantuak hala ere, ondo laburbiltzen du ordukoa. Eta bideo honek are gehiago. GAL, erakunde terrorista parapoliziala, gerra zikina, Felipe Gonzalez Espainiako orduko presidentearen eskuak oraindik odolez zikinduta daude. X hura. GAL eta Guardia Zibila, GALindo, Amedo eta beste horrenbeste txakur eta mertzenario, diru publikoarekin. Kare zuria eta historia […]

Kategoriak
agit/prop literatura musika

Zapi gorriak zerua du estaltzen!

1985eko uztailaren 7a gogoan Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan jendea hasi dela dantzatzen sarritan … … eta dantzan jarraitzen dugu oraindik, ia 25 urte beranduago. Azkena iragan ostiral gauean, Manu Chao, Radio Bemba eta Fermin Muguruzak behinola Josu Landak idatzitako koplak kantatzeari ekin ziotenean. …zerbait ikustekoa du bi falta direlakoz «Recuento generalean». […]