Kategoriak
agit/prop

Isilik, zintzo, zuri

Isilik, zintzo, zuri. Debekuak, isunak, legeak. Maitasuna, hitza eta jarrera. Aurrez aurre. Audientzia den arren ez gaituzte entzun nahi, antza. Elorriokoa da argazkia. Jaietan jarri ziren jendaurrean. Egin asmo zituztenak debekatu zizkieten Madrileko Audientzia Nazionaletik. Ez ziren geldirik lotu. Irudimenez erantzun zioten behintzat debekuari. Esan ezin direnak esan ez arren, esanda geratzen da. Debekua eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gauez bide ertzean

Lanetik etxera nihoan, lasai. Mezularia nuen entzuteko autoko irratian. Gaua da Kanpazar gainean. Ez dago bidea azkar ibiltzeko, ez nik ere gogo larregirik horretarako. Kanpazar behera, gauez. Argi urdinak bide erdian. Polizia Nazionala omen. Kontrola. Geldi. Stop. Leihoa jeitsi eta linterna batekin begiratu dute auto barnera. Eskumatara. Stop. Karneta. Autoko agiriak.  Jeisteko. Atzeko atea ireki […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Terrorismoaz

Bi argazki. Bi heriotza gehiago. Baina hau ez da terrorismoa. Hildako guztiak ez dira berdinak. Lanak 106 lagun hil ditu dagoeneko Euskal Herrian. Elorrioko Txaber 105. hildakoa izan da 2007 urtean. Beste hildako bat biharamunean Donostian. Carlos berriz faxista batek, militar batek, ultraeskuindar batek hil zuen domekan Legazpiko metroan, Madrilen. 16 urteko mutikoa. Arrazakeriaren kontra, […]