Kategoriak
agit/prop

bi hitz

Bi hitz esan gura nituzke. Eta aukeratu ezin. Bi. Bi berba. Eta isilik. – Eskerrik asko. Irabazi arte. Agur benur. Gero arte. Aupa, zelan? Baina ez zaizkit ateratzen. Beroaren ondorio, logurea arrazoi. Nork jakin. Ausartu nahi, lotsatu, pentsatu, desiatu… eta berriz lokartu. Ametsetan bai, esango nizkizuke. Eta une goxoetan ere, beharbada. Bi hitz: maite zaitut.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

irakurtzeko gogoa

gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat. gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi. oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak. ikasitakoa. eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten. erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea. bizi garela adieraztea. bagarela. Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Zuretzako hitz ederrak

Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena. Zelan asmatu, zelan adierazi… Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik. Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik. Berbarik politenak, kantu bilakatuta. Kanta eder bat, Peiremans taldearena. Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak.

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

#hitzokei hiztegia

Berbak asmatzen trebea den jende asko dabil bazterrotan. Eta berbak asmatze horretan, jolas horretan, irakurle izan edo sortzaile izan, tresna berriak baliagarri dira. Twitter bidez jakin dut, twitter bidez sortzen ari den hiztegi honen gainean. Zenbait adibide ulertzeko: smuakr: KOMUNIKAZIOA: toilet grafitti #hitzokei axiomaxio: GERRIKOA: Garzonek ogaindik itxi ez duen tabegna. #hitzokei smuakr: TXIMINIA: primate […]