Kategoriak
agit/prop

bi hitz

Bi hitz esan gura nituzke. Eta aukeratu ezin. Bi. Bi berba. Eta isilik.
– Eskerrik asko. Irabazi arte. Agur benur. Gero arte. Aupa, zelan? Baina ez zaizkit ateratzen.
Beroaren ondorio, logurea arrazoi. Nork jakin.

Ausartu nahi, lotsatu, pentsatu, desiatu… eta berriz lokartu.
Ametsetan bai, esango nizkizuke.
Eta une goxoetan ere, beharbada.
Bi hitz: maite zaitut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.