Kategoriak
gaztelumendi.eus

Txaloak, leiho eta balkoietako elkartasuna

Italian leihora atera zen emakume argentinarra. Ez zuen inor somatzen inguruan. Eta pentsatu zuen txaloka hasi beharko liratekela, eta osasun arloan lanean, dena emanez ari ziren haiek omendu beharra zegoela. Eta bideoz grabatu eta lagunei bidali zien. Eta mezua hedatu eta txalo zaparradak egiten hasi ziren. Han. Italian. Handi gutxira geratu ginen gu ere itxialdian. […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa Gu ere bai!

FIFA20 Euskal Liga bideojokoetan

FIFA20 bideojokoetan Euskal Liga jokatzera goaz datozen egunetan. Lehen mailako bost euskal taldeak ordezkatzen hainbat jokalari, eta bost sailkatuek liga bat egingo dute. Liga horretako lehen laurek semifinalak jokatuko dituzte apirilaren 11an (larunbata). Finala eta beste hainbat ikuskizun Aberri egunarekin batera, apirilaren 12an (igande arratsaldean, garai bateko futbola bezala). Eta gu guztiok, etxeko itxialditik jokatzen […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

#etxeangeratu #COVID19 Eguneroko kronikak

Herri osoa isolatuta. Babesa. Auzolanaren bertsio berria. Telelana ahal duenak. Ikasleak etxean ikasten. Toki publikoak itxita. Ezagutzen ez genuen egoera bat bizitzen ari gara. Eta arduraz jokatzeko sasoia da. #COVID19 Asko dugu ikasteko, irabazteko. Ea denon artean ondo egiten dugun. Hasi besterik ez gara egin, eta agian luzea eta zamatsua egingo zaigu. Elkartasunez, pazientziaz, buruarekin, […]