Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik su-etena | ceasefire | tregua

#m22 egun handi baten atarian

Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea. Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Bost urte hemen idazten

Bloga sortu eta abiatu nuen gaur bezalako egun batean. Aspalditxo. Egunak astiro doaz zain dagoenarentzat, arintxoago dabilenarentzat… etorri eta joan. Badatoz egunsentiak, lainotsuk sarritan, ilun jarraitzen dugu batzutan, argi daukagula ematen du, argitzen saiatu arren aroa ez da dagoen onena… euria ari du oraindik, inetasiak ez digu parekoa ikusten uzten, eguzkitsu datorrenean, itsutu egiten gara… […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Urtea amaitzeko modu ugari dago

Afariaren bueltan amaituko dugu gutako askok, erlojuari so beharbada. Gogoan dut, urte askotan Tas Tas irrati librean amaitzen genuela, Basauriko presoei zorion agurrak, programa berezi bat burutzen. Dispertsio basatiak hori ere eragozten digu, egun. Petardo, tiro hots eta su artean amaitzen duenik ere badago, gurean franko. Bilboko gazte batzuek, okupatu berri duten etxe eta eraikinean […]