Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik su-etena | ceasefire | tregua

#m22 egun handi baten atarian

Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea. Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Egunean jartzen

gaur gaur, gaur ez daukat ezertarako gogo askorik. Apur bat irakurri, gidatu behar, lanera sartu, pantaila astindu, argazkiak ikusi, testuak errepasatu, blogetako feedak eguneratu, tweet batzuk azpimarratu, ikusten jarraitu, nekatu aurpegia jarri, koloreari erreparatu… eta irailaren lehenengo egun hau, atzera begira baino aurrera egiteko gogoz abiatu behar. gaur, gaur…. gaur zerbait egin behar.