Eguerdian heldu zait mezua. Sartu eta hau ikusi dut. Sartu zarete?
Kanpaina ofizialaren klon bat da, mezua baina zuzenagoa da. Barre ere egin dut, egia esan… kanpaina honek ematen zuen bai. Et orain arte batzuk barre egin dugu. Beste batzuk dirua egin dute, negozioa, txantxulloa, etxe garestiak, golf zelaiak -Galdakaoko alkatearen poza ikustea besterik ez dago-, eta egiten jarraitu gura dute. Eskuma horrelakoa da, han bezala ere hemen.

Horregatik logotipoa asko gustatu zait. Euro Alderdi Jeltzalea. Eta ozen diot, barre egin behar dugu. Umore bako iraultza, gorringo bako arraultza.


Erantzun bat “Egin behar dugu&rdquo-(e)an
Egin behar dugu parodia kritikoa!…
gaztelumendi.org blogean ikusi dut EAJ-PNVren eginbehardugu.com web gunearen parodia. Kritika zorrotz eta dibertigarria….