Kategoriak
teknologia berriak

iPhone bategaz amets egin ostean

Ez da broma. Arratsaldean Appleberrikoek antolatutako keynotea jarraitzen egon nintzen. Azken egunetako zurrumurruak irakurriak nituen, Movistarrekoa lehenbizi eta ABC egunkariak atzo bertan plazaratutakoa. Zapatuan bertan Imanolen iPhoneagaz ibili nintzen mezuak bota, wifira konektatu eta argazkiren bat ataratzen. Eta gauean amets egin dut. Erosteko gogoa piztu zait. Hori zer da, marketing kanpaina on bat? Kontsumismo teknologikoa? […]

Kategoriak
teknologia berriak

Mac book Air aurkeztu berri digute

Appleberri.com gunea sekulako lana egiten ari da, Keynote hori zuzenean eskaintzen. Euskaraz, eta minutuz minutu, mundu mailako informazioa damaigute. Interesgarri eta di da batean guztia. Eta Steve Jobs delakoak, bere ordenadore berria erakutsi du, sobre batetik atera ostean. Macbook Air. Itxura hau dauka ordenadoreak: Bitxia da, eta dagoeneko salgai jarri dute beraien store hoietako batean.