Kategoriak
teknologia berriak

eeepc eguna euskal erdian

Baionan aspaldi erosi daiteke eeepc ordenadore txikia. Euskal erdikoek ordea, gaur duzue dendetara hurbildu eta ikusteko aukera, erosteko gogoa piztuko dizue horrek. Prezioa ere txikia du. Ganorazko ordenadorea da, duda barik, eta merezi du. Taiwanetik heldu zitzaidanak txundituta nauka. Egunero erabiltzen dut. Sukaldean, autobusean, ohean, lanean, autoan… edonon. Praketako poltsikoetan sartzeko modukoa da. Motxilan ere […]

Kategoriak
teknologia berriak

Mac book Air aurkeztu berri digute

Appleberri.com gunea sekulako lana egiten ari da, Keynote hori zuzenean eskaintzen. Euskaraz, eta minutuz minutu, mundu mailako informazioa damaigute. Interesgarri eta di da batean guztia. Eta Steve Jobs delakoak, bere ordenadore berria erakutsi du, sobre batetik atera ostean. Macbook Air. Itxura hau dauka ordenadoreak: Bitxia da, eta dagoeneko salgai jarri dute beraien store hoietako batean.