Kategoriak
musika

deabruak teilatuetan eta colemans+ zuzenean

Kontzertu bikaina izango dugu asteon Bilboko kafe antzokian. Gustuko bi talde, lagun atseginak denak. Azkena eta abiapuntua egun berean. Deabruak Teilatuetan 1973 diskoaren bira agurtzen, Colemans+ berriz hasi baino ez, eta ematen du gogotsu daudela maizago joteko. COLEMANS+ PEIREMANS+ playing “Send flowers” from Unai Hot on Vimeo. Colemans+ Peiremans sortu zuten aspaldi Imanol eta Gorkak. […]

Kategoriak
musika

deabruak Inkernu_an

Astegun buruzuri bat, oporren atarian, deabruak tabernan, zintzoak garagardoa eskuetan. deabruak eskenatokian, deabruak teilatuetan, Inkertu tabernan. Eskoriatzan. Eskohitzan. Garai bateko lau gazte, gaurko musikariak. 1973 diote, ordukoak direla, ardoa bezala. Rocka dute hizpide. Kantuak. Tabernan jende dexente batu da, musika aitzaki. Garagardoak eskuetan eta dantza gutxi. Inkernu_an ez da dantzarik. Zeru_an beharbada. Kontzertu ona, zuzena, […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

irratia.com eta musika albisteak

Irrati emankizun berezia egin behar dugu gaur. Bilbo Hiria irratian egiten dugun 95. saioa izango da eta gaurkoan gonbidatu bereziak izango ditugu. Batetik gurekin izango dira deabruak teilatuetan 1973 diskoa aurkezten. Elkarrizketa egingo diegu beraien disko berria, eta aspaldiko etenari buruz berba egiteko. Baina gurean -estudioan esan nahi dut- egongo direnak Gernikako Audience izango dira, […]

Kategoriak
musika

deabruak teilatuetan

gaur kaleratu da 1973 diskoa, aspaldian -berria jaso genuenetik- entzuteko horrenbesteko gogoa izan dudan diskoa. deabruak teilatuetan, eta ilusioa, irrifarre ttiki bat, aspaldiko akorduak. Pasa dira urte batzuk, unibertsitatean genbiltzan orduan. ARGIAko musika kritikak eta El Tuborako elkarrizketak egiten nituen orduan. Eta maketa erakutsi zidaten. Nik oraindik ez nituen ezagutzen bikiak. Beraiek aurkeztu zuten bere […]