Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; San Krutz agorreko, siesta uzteko.
Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; San Krutz agorreko, siesta uzteko.
Joan da beste bat. Nire lagun batek, korrikalaria eta tabernaria bera, inuxenteen eguna deitzen dio atzokoari. Maiatzaren lehena. Kontua da egun hau ospatzera heldu garela euskaldunok, langileok… zapalduok orohar. Zubia izan da gehiago, mobilizazio egun gorria baino. Kamiño hegal guztietan plastikozko pankarta inprimatu gorriak inoiz baino gehiago egon diren arren, maiatzaren leheneko giroa epela da. […]
Domeka goiza. Goizetik. Ez gara poteorako geratu, ez goaz mendira, ez dugu kirola egin behar, laneko arroparekin agertu gara plazara. Domeka goiza da, baina ez goaz igandeko arropaz jantzita. Lanerako gatoz plazara. Domeka goiza da eta asteburu luzean ez dugu zubirik egin, lanerako irten gara plazara. Baserrietako tresnak ekarri ditugu, erreka, erreka bazterrak garbitzea dugu […]
nor gara gu? zer gara gu? galderarekin ekarri gintuzten mundura. aurrera egin, eta berdina galdetzen digu Ruperrek, Egin kontu kantuan. Eta gutaz munduan ari dira. Hangoak bezala hurbilekoak ere. Kulturan Etxepare institutoa sortu gura diguten honetan, Cervantes jo ta su ari da han eta hemen lanean. Euskal poesia ere zabaltzen du. Poesia de las Españas […]
20 urte gutxiago geneuzkan Ikerrek eta biok, akanpadan Gernikara joateko izan ginenean. Azkenean Aberri eguna Gernikan ospatzearekin konformatu behar izan genuen. Hango kontzertuak, punk mobidaren hasiera, gazte mugimenduaren indarra, nazioarteko ekimenak… kontatuta ikasi ditugu. Gu baino nagusiagoak zirenak joan ziren, eta makina bat fabula entzun ditugu gerora. Gazte belaunaldi oso batek oso gogoan du 37-87 […]
Un activista basc ens narra, en primera persona, com ha estat condemnat a mort i com roman a la presó. En un moment de la narració, el personatge adquireix la personalitat d’Angiolillo, l’anarquista italià que assassinà Cánovas del Castillo i que fou condemnat a mort per garrot vil. ‘Germinalés el darrer mot que crida l’anarquista […]
Domekako eguraldiaz berba egitea baino, egunaren probetxuaz aritzeko parada eman dit ibilian ibilian ikusitakoak. Larrabetzuko plazan geunela, kanpai torretik hamarrak zirela, eta oinez ekin genion. Herriko paraje gertu baina aldapatsu batera joatea zen kontua. Leginagoiko baserrira. Legina auzoa zen lekura. Uritik urten, eta Iturrikoetxetik Olarretara. Olarretatik Bersoara. Orain landak eta nekazal eremuak direnak, auskalo zer […]
Milakabilaka ekimenak ere bloga aurkeztu du. Bloga egin du. Blogaren bidez adieraziko omen dituzte elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldeko iritziak. Albisteak. Milakabilaka ekimenarekin bat egiteko aukera dugu blogariok ere. Blogaren bidez adieraziko dugu gu ere elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldekoak izan gaitezkela. Eta guk ere milakabilaka etiketarekin gorde ditzakegu akordioaren, elkarrizketaren eta errespetuaren aldeko argazkiak, […]
Udalekuetarako izena ematen ari dira gure herriko gaztetxoenak. Eta burua garai bateko gure oporretara joaten zaigu. Ume bezala txikitan, begirale bezala gaztetan. Hara nahi nuke berriz ere. Irteerak, jolasak, kantuak, gau amaigabeak, festak… eta lagun berriak. Umetan bezala gaztetan ere. Orain baina, eskaintza zabaltzen eta hedatzen ari da. Ingelesa, eskupilota, futbola, surfa edo bertsolaritzari eskainitako […]
Asteartero kronika labur bat egiten dut Info 7 irratirako. Teknologia berriak hizpidera ekartzen saiatzen naiz. Ez da erraza, Interneti buruz aritzea Internetetik kanpo. Ez da erreza teknologia hizpide hartzea hiruzpalau minututan. Adibideak, loturak, webguneak erakutsi barik, zaila egiten zait asmatzen asmatzea. Zailagoa oraindik feedback barik. Ez dut ezer entzuten, aditzen, irakurtzen kronika hauen kontura. Infozazpi […]