Kategoriak
hurrengo geltokia

copyleft lizentzia eduki hauentzat

Lizentziatu barik nituen gune honetako edukiak. Eta egia esan, blogetatik hartzea, erreferentzia egitea, argazkiak ekartzea gustuko dudanez, berdin berdin nuke laket, beste edonork ere, hemendik informazioa, argazkiak, ideiak hartzea eta beste nonbaiten jarri eta aipatzea. Interneten copyleft erako edukiak gero eta gehiago dira, areago, creative commons lizentziak sortu eta garatu direnetik. Edukien lizentzien gaineko eztabaida […]

Kategoriak
agit/prop info 7

Ezetz esan genion gerra hau

Ezetz esateko! Mundua gobernatzen duen lehendakariak, jainkoaren eta demokrazioaren izenean krimen berri bat iragarri du. Horrela jainkoa bera iraintzen du, demokrazia iraintzen du Bushen gobernuak -gobernua baino gehiago oleoduktoa- munduko erretserbarik handienetakoaren jabe izan gura du, Iraken lurrazpian dagoen petroleoaren jabe. Horrez gain, Estatu Batuek gerrarako materialetan xahutzen duen dirutza arrazoitu behar du, eta jendaurrean […]

Kategoriak
musika

Sagarrondotik

Azpian zegoen, gerizpean. Eta halako batean mp3 bat erori zitzaion burura. Ez zuen eureka! esan, ezta euroka! ere, baina orduan konturatu zen, musika erori egiten dela, eta berriro igo… eta musikaren akordeek jendea mugitzen dutela. Mugimenduaren teoria bat osatu gura izan zuen gero, han, sagarrondopean. Musikak mugitzen duenaz, musikak eragiten duenaren gainean… karparen azpian. Musika […]

Kategoriak
agit/prop

Karl Marx kalea

Gaur bezalako egun batez, 1883ko martxoaren 14an hil zen Karl Marx. Pentsalaria, filosofoa, marxismoa eta komunismoaren aitzindaria. Gaur bezalako edozein egunetan, oraindik Euskal Herriko udalerri batean, gutunazaletan egunero egunero Karl Marx kalea agertzen da. Idatzi eta jaso egiten da. Euskal Herrian izan dira une gorri eta gorriagoak. Ezkerra proiektu politikoa izan da, garai bat baino […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

GAUR8ri buruz Info7 irratian

Gaur8, Info7, Hamaika telebista… zenbakiak hitzaren munduan. Kanalak adieraztetik.. gehiagora. Eskerrak euskaraz gauzak sortu daitezkeen. Eta orijinalak. Eta aspaldian dexente sortzen ari diren. Zapatuen ikusi zuen argia, beste proiektu komunikatibo batek ere. Papera eta sarea uztartu asmo duena. Uztartzen ari dena, hasiera hasieratik. Eredu izango da zentsu horretan, euskal esparru komunikatiboan. Info7 irratian, komunikazioa eta […]

Kategoriak
teknologia berriak

Euskarazko edukiak etiketatzen >> bildu.net

Aukera berri bat gehitu diote asteon bildu.net lastermarkak gordetzeko tresnari. Euskarazko edukiak etiketatzeko aukera dago orain. Aski izan dute asteburuko elkarrizketa bat, tabernetan izaten ditugu hoietako bat, tresna txukun bat sortzeko. Maiz, ia egunero erabiltzen dugu bildu.net eta egia esan, euskarazko edukien eremuan lan ederra egiteko tresna dela iruditzen zait. Edukiak sailkatu, etiketatzen ikasi, gune […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ipuin hiper laburra dirudien arren

albistea da. Edo hobe esanda, albiste da. Ez baita gauza bera. Albistea izan ala albiste izan. Albistea da behia, albistea istripua, albistea ihesa, albistea haren akabatzea. Eta ipuina dirudi. RSS bidez duela minutu batzuk heldu da nire Alestiko kontura. Sarritan aipatzen da Monterrosoren ipuina. Berriako edizio digitalean “>bota duten hau ere ez da makala gero. […]

Kategoriak
teknologia berriak

klik egiteko modukoa

Kategoriak
literatura

Martxoaren 8ari sua falta zaio

Gaur ere euria ari du. Gaur egutegiak martxoak 8 dio. Seaskakoak Andere aipatzen du. Ikusi ditudan ekitaldi guztietan, deigarriena Katixarena egin zait. Eta poztu egin naiz. Blogari idazleak ugaritzen ari direlako. Blogean ezagutu ditugunak, liburuetako azaletan ikusten ditugulako orain. Idazle egiten dira. Eta beraien berbak, ipuinak, narrazioak… paperean ere irakurri daitezkelako. Eta liburuaren bila jo, […]

Kategoriak
musika

Makala: music makes me free

Aspaldiko laguna da Mikel Untzurruntzaga Makala. Musikaria, disko jartzailea, musika programatzailea, musika eroslea… eta abar. Berdin jarraitzen du, zale, erosle, jartzaile, ari eta ari… musikaren inguruan. Hainbat disko egin ditu orain arte. Javi P3Zen doinuak nahastuz plazaratu zen, Hondartzan egin zuen gero Metak zigiluarekin, Shakalaka Boom edo holango bat egin du duela gutxi Egaztearekin. Eta […]