Kategoriak
gaztelumendi.eus

:-)

Bai, ezta?

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Ez daukat gogorik

Ez daukat idazteko gogorik. Eta eguna begira ematen dut. Leihotik begira, pantailari ekin beharrean. Herriari begira, oinez noanean. Jendeari begira, berbaz daudenean. Ez daukat idazteko motiborik. Isilik ere egon daiteke. Irakurtzeko aprobetxatuko dut aldi hau. Gaur gauean, ametsetan pasako dut gaua. Eta biharamuna, izan dadila hobea. Egunsentiarekin….

Kategoriak
agit/prop

129

Ez dut inor salatzen somatu. Garrasi isilak ez dira antzematen. Bakearen izenean mintzo direnak mutu daude. Hemengoak dira, tartean hona lanera etorritakoak. Lanak hil ditu, lanean hil dira. Lan egoerak, edo kondizioek. Edo kondizio ezak. Lanak hil ditu Hego Euskal Herrian, urte bakarrean. Ez dago dardara politikorik. Ez da lehendakariaren hitzik. Imaz, Otegi, Zapatero, Rubalcaba, […]

Kategoriak
su-etena | ceasefire | tregua

ETAren agiria Euskal Herriari

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, ekintza armatuen etenaldia iragarri genuenetik bederatzi hilabete luze igaro direnean, egoera politikoaren inguruan egiten duen irakurketaren berri eman nahi die euskal herritarrei. Prozesua usteltzen uzteko asmoa al dute? Abuztuan gizarteratu genuen hausnarketan, galdera hauxe egiten genuen. Zoritxarrez, urte luzetako gatazkaren gainditzea ekarri behar duen prozesua blokeo egoeran dago, […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Blog barriak larrabetzu.org komunitatean

Abenduan hasi ziren bere lehenengo frogak egiten. 2007ko nobedade dira, duda barik. Beste bi blog barri daude martxan larrabetzu.org komunitatean. Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak martxan jarri du berea. Bertatik gabonetako kultur ekitaldiekin hasi eta gaztetxeko dinamika erakusteko leiho bat gehiago izango da. Kalean duten presentzia, Interneten ere izateko. Bizi bizi dago gaztetxea, eta blogean ere […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Urte barri ON_line!

Akabuen! Inuxente egunetik out. Dominioak barriro erregistratzea ahaztu, eta ia astebetez egon gara Interneten ikustezin. Larrabetzu.org eta gaztelumendi.org dominioek jokaldi eskasa egin digute inuxente egunean. Eta urteari ezin patxadaz ekin. Hemen gara baina. Aurki.com ere martxan dago, baina han ez dituzu gure erreferentziak topatuko, momentuz. Begirada bat bota, eta gaztelumendi.org eta Larrabetzu.org komunitateko jariorik ez […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Egurra irakurketari

… eta irakurtzeko gogoa etorri zitzaidan Baionako liburudendan hau irakurri ostean. Eta liburuari ekiten diozu horrelakoetan. Apalei begira, eta marketing estrategia berria iruditzen zait, titulua hartu eta erakusleihoan lotura egitea. Itzelak iruditu zaizkit Mattin liburudendako erakusleihoak. Izan be, egunotan Donostia eta Bilboko Elkar dendetakoak ikusi, eta ez dut jakin Euskal Herrian edo Guadalajarako dendak ziren. […]

Kategoriak
larrabetzutik

Zorionak Xabi

Zapatuako itzela izan zen. larrabetzu.org zerbitzarian bertso saio osoa jarri dugu entzungai, Euskaldunan mp3 grabagailu batekin 53R61-k grabatu ostean. Bitartean, Xabi Payari zorionak ematea. Larrabetzuarrak kontentu, Etxahun bigarren geratuta. Afari ona Deustun eta batzuk sekulako gaupasa. Hori da sasoia hori! argazkia: bertsoa.com

Kategoriak
teknologia berriak

Noizko aurki?

Badira zenbait aste, behin eta berriro euskal blogosferaren berri izateko aurkira jo, eta Data Base error mezuarekin topo egiten dudala. Badira zenbait egun, zerbait idatzi behar dudala pentsatzen ari naizela. Aurki Eibar.org elkarteak sortu zuen, bilatzaile bezala hasieran (DMOZ proiektuaren barne) eta euskal blogosferaren planeta bilakatu zen gero. Ehundaka gunetako RSS jarioa profitatutz, gure komunitateari […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Gazteen iritzia manipulatzen

Harritu egingo zen gaur gure herriko alkatea, kalean -egon bada- gazteek jarri dituzten afitxak irakurritakoan. Izan be, badira hilabete batzuk herriko gazteei telefonoz -eta gaztelaniaz- balizko Gazteleku bati buruzko galdetegi/inkesta bat egin zitzaiela. Hori Bai gaztetxekoak sutan jarri ziren. Inkesta gazteleraz, inkesta gehienak bezala manipulaziorako tarte uzten zuena, eta kanpaina bat abiatu zuten. ¿Quieres un […]