Kategoriak
ikusi eta ikasi

Honek eman du | Hizlandia bukatu da

Iñigo Aranbarriren Hizlandian ibili denetakoa naiz. Letrak, hitzak, komunikazioa, prentsa, kazetaritza maite dugunontzat, sagardo ederra izan da Hizlandiakoa. Garratz batzutan, gozo sarri, azukera gitxigaz gehienetan… ia astelehenero irakurri ditut Iñigorenak domekako Berrian. Pena hartzen dut, dauden kazetaritza fakultate guztiak baino eskola hobea den hori desagertuko delako. Baina bestetik, Iñigo Hizlandiak bahituta egon dela somatzen dut. […]

Kategoriak
larrabetzutik

Gazte bitaminak

Badira 20 urte Hori Bai gazte elkartean murgildu nintzela. 1985ean lehen rock kontzertua egin zen Larrabetzun: Bap! Ximorrak, Kortatu eta Zarama izan genituen herrian. Gu ume moko batzuk ginen, auzoen arteko futbito partidua antolatu ziguten Hori Baiko gazteek. Eta pozik parte hartu genuen handiek bezala. Eta gero, gau hartakoa gure bizitzako lehen rock kontzertua izango […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

Gazte eguna ( larrabetzu )

Heldu da, gaur da Gazte Eguna Larrabetzun. Kartela programa eta argazkiak Gure herria, Larrabetzu pozik jartzen da, alai, gogotsu egun honi aurre egiteko. Hori Bai gazte elkarteak antolatutako jaia da, gaztetxetik herrira, herritik Euskal Herrira. Jende asko, giro ona, musika, rock&rolla, garai bateko debekuek PNVren jarrera itxia agerian utzi zuten. Debekuen gainetik, gaztetxeak jai hau […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Bloga izotzarekin

Telefonoa joka ari da. Hartu eta irratitik ari dira. Uda da, badakizu, eta albiste lehortea dago. Txoririk ez da hil, kulturgintza geldi dago, UEUri buruz aritzeak nekatu egiten du… eta esatariari burura etorri zaio kolaboratzailea. zer egiten du blogari batek udan? Erreportaia izan zitekeen, eta jende ezberdina elkarrizketatu. Hitz egin zitekeen tourraz, oporretaz, jaien gainean, […]

Kategoriak
agit/prop

Hibai Castro “Palestinarren duintasuna eredugarria da”

Izenburua: Palestina, hesien zirrikitutik Egilea:Hibai Castro Argitaratzailea: Komite Internazionalistak Informazioa: www.herriak.org Deustuko Hibai Castrok Palestinari buruzko ikusentzunezko lana egin du. Palestinan brigadista bezala egon zen Komite Internazionalistak erakundearekin, eta bertan batutako irudiekin hango egoera isladatu gura du hemen. Prest! aldizkarirako egindako elkarrizketa argitaratuko dut hemen, gaiak hartu duen jitea ikusita. Hibai Castro: Palestinarren duintasuna eredugarria […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

larrabetzu.org aurrera doa

Hilabetea sarean, eta emaitzak ikusten hasi dira. larrabetzu.org aurkeztu genuenetik, apurka apurka garatzen joan da gure komunitatea. Larrabetzu herri bizia da, kalean, auzoetan, jendearen artean, eta hori isladatu gura genuen larrabetzu.org proiektuan be. Sergiok eta biok, geure blogak herriko zerbitzarian jarri genituen lehendabizi, larrabetzu.org bloga sortzearekin batera. Gero blog gehiago etorri dira, eta ikasturte berrirako […]

Kategoriak
musika

Ben Harper ez ikustearen penaz

Hasi da Bilbo live jaialdia. Pena eta amorruz gustatzen zaizkidan talde batzuk ikusi barik geratuko naiz. Hasteko lotsagarria iruditu zait Bilbon egin dutena, baina eraberean, ikusteko moduan egon diren kantari eta talde batzuk ez ikusteak pena ematen dit. Kontraesanak. Atzo arratsaldean hasi zen, Gatibuk irekitzen omen zuen jaialdia. Baina, atzo besteak beste Ben Harper kaliforniarra […]

Kategoriak
larrabetzutik

Cerquita de España

Batzuetan ez dakit zer pentsatu ere. Kanbon eguerdian hasitako etapa, bertatik ezin jarraitu eta telebistatik egin dut. Behe Nafarroatik Zuberoara, Euskal Herrian egin dute tarte zabal bat. Gertuko herriak, ikuslego euskalduna, eta SantaGrazitik gora, Auñamendietara bidean maldak gero eta gogorragoak. Gertu gertutik jarraitzen milaka euskaldun, ikurriñak, presoen aldeko banderolak, bide ertzean euskal herrian euskaraz zioten […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Mikel Urmeneta zentsuratu du El Pais-ek

Egunero ari nintzen nire entzierro partikularra jarraitzen. Sanfermin.com gunetik jarraitzen ditut aurten Iruñeako festak, eta Mikel Urmenetaren blogean bere gau desfasatuen berri izaten dut. Gaztelaniaz polito idazten du, sortzailea dela ezin ukatu… eta euskaldun baten abenturak irakurtzea edo erantzunak jarraitzea ariketa polita izan da egunotan. Baina zezenak harrapatu du. Kokarakinaren argazkia jarri zuen, harakin bat […]

Kategoriak
larrabetzutik

Fernando Muniozguren gogoan

Fernandoren bloga: Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia  Donostiako KMtik Zarautzera bitarte egindako azken bidaia izango dot gogoan. Mikel Elorza, Fernando Muniozguren eta hirurok autoan, Estilo ariketak liburuaren aurkezpenean izan ostean. Zer izango hizpide eta Zarautzen gazteek okupatu berri zuten gaztetxea. Tipo jatorra hau! pentsatu nuen. Jantzia bazela banekien, filosofia ikasketak zituela ere […]