Kategoriak
larrabetzutik

Olentzerori gutuna idatzi barik

Egunak aurrera doaz, eta ez dot Olentzerori gutuna idazteko astirik hartu. Egunak aurrera, eta telebista iragarkiz bete da, kaleak argi garestienarekin apainduta daude, erregalutarako papera amaitzen ari da gure herriko estankoan, eta asteburuan umeak Olentzeroren bila joango dira solorik solo… ogie eta artoa eskutan hartuta. Egunak aurrera doaz, eta dendaz leporaino beteta, eskuetan ez da […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Ardiak, artzainak, musika, Bilbon

Spot bat egiten pasa genuen zapatu goiza. Bideo kamara, tripodeak, atrezzo apur bat. Ardi, ahuntz eta astoak landa batetik bestera eroan, lokalizazio egokia aurkitu eta han ibili ginen, grabatzen. Jolasten. Saiakera egiten. Ekaitzek (split 77, Bilbo Hiria) kamara ia profesional bat eskuratu du. Eta guk irratia.com emankizunerako zeozer berezia egin gura genuen. Ideia aspalditik geneukan […]

Kategoriak
larrabetzutik

zutun!k oraindik be

Aspalditxo diseinatu nuen kamiseta da hau. Zutun!k lema plazaratu genuen Larrabetzuko gaztetxetik. Eta hemen eta han ikusi da. Zutun!k kanpaina horretara bertsolariak ere gonbidatu genituen, gaztetxearen alde kantatzera, tartean Amuriza eta Iturriaga. Kamiseta bana oparitu genien. Unaiek behin baino gehiagotan erakusten du gutagutarrak blogean. Eta norbera horrelakoetan poztu egiten da. Argazki baltz hau ere polita […]

Kategoriak
musika

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea. Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur. Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko […]