Mirant al cel filmea ikusten izan naiz goizean. Astearte goiza, Capitol zinemetan, pase berezia. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek. Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira. Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri haundi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen […]
