Urtarrilarekin berriro hasi ditut ingelesezko klaseak. Piper egin dut azken asteotan, eta goizean hasitakoan konturatu naiz desfaseaz. Gogotsu hasi naiz. Laburra egin zait orduterdia. Gustura egin ditut egin beharreko lanak. Saiatu naiz idazten, aditzak ikasten, hiztegia lantzen… eta arbelaren aurrean be txukun aritu naiz. Berba egiteko baina, zailtasun gehiago ditut. Trakets nabil. Egunero bost minutuz […]
