Astelehena. Laneko ikastaro bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Lantik zentro teknologikoan. Topatu dut, heldu naiz. NAN eskatu, segurtasun neurri batzuk igarota sartu naiz bulegoetara. Pantailaz mukuru dagoen gelara sartu eta nire burua aurkeztu, dena bat. Bertan dira Bizkaiko Gazte Informazio bulegoetako informatzaileak. Hogei bat edo. Arrasateko gazte bulegoan ari naiz azken bi urteotan. Eta formazio saio […]
