Urte berria eta promesa zaharrak. Astea daramagu egutegi berriari egunak kentzen, eta negua hotzago da ordutik ordura. Bloga izoztuta geratu zaigu, eta ezer idatzi aurretik, iazkoak gogoratzen pasa dut arratsaldea. Hilez hile ibili naiz. Eta egia esan, idatzi behintzat irakurri baino gehiago egin dudalakoan nago. Ahaztuta nituen batzuk, baina irakurtzen hasita… a ze urtea 2007koa! […]
