Kategoriak
gaztelumendi.eus

Atzera begira (2007an idatzitakoak)

Urte berria eta promesa zaharrak. Astea daramagu egutegi berriari egunak kentzen, eta negua hotzago da ordutik ordura. Bloga izoztuta geratu zaigu, eta ezer idatzi aurretik, iazkoak gogoratzen pasa dut arratsaldea. Hilez hile ibili naiz. Eta egia esan, idatzi behintzat irakurri baino gehiago egin dudalakoan nago. Ahaztuta nituen batzuk, baina irakurtzen hasita… a ze urtea 2007koa! […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Egunerokotasuna hautsi gurean, bitakora

Hamaika urte baino gehiago dira kazetaritzaren munduan murgilduta nabilela. Irratian eta prentsan aritu naiz, baina Internet aspalditik darabilt. Orain, Informazioaren gizartean; egunero egin izan dudana, egunero egiten jarraituko dut, baina kasu honetan bitakora honetatik. Idatzi, gogoetak ekarri. Inguruan ikusten dudanaz informatu. Herriko giroa, Euskal Herriko gertaeren inguruko hausnarketa apalak, teknologia berrien inguruan ikusten eta ikasten […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Euskararen eguna omen den honetan, Egunkaria Madrilen

Ez nuke lerro bakar bat idatzi gura bitakora honetan, Euskaldunon Egunkariako lagunak gogoan eduki barik. Egunkaria izan nuen eskola. Euskaraz irakurtzen erakutsi zigun, zer esanik ez euskaraz idazten. Euskaraz ondo pasatzen eta pentsatzen. Lerro asko idatzi ditugu Egunkariaren inguruan, denak aski interesgarriak eta aproposak. Gaur, orain, Madrilen Auzipetze autoa hartzera joan dira euskal herritar zenbait […]