Kategoriak
hurrengo geltokia

Egun normala balitz bezala

Montenegrotik ekarritako katilua baliatzen dut goizero gosaltzeko, egunkariek Kosovori buruzko albisteak eskaintzen dizkidaten bitartean. Irratian berriz, ez dute txintik esaten Igor Porturen argazkietaz, eta nik gosaria eztarritik barrura sartu ezinda, letra txikiei erreparatzen diet. Azken egunak mobilizazioz mobilizazio eman ditugu. Ez dago treguarik. Egun batean bai, eta bestean be bai… bada zerbait. Herri bizia gurea. […]