Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia musika teknologia berriak

EHZ 20 urte, eta barriro gozatzeko prest

Aspaldi, 1996an joan ginen lehenengoz Euskal Herria Zuzenean festibalera, Arrosara. Behe Nafarroako txoko eder hartara urtero joateko gogoa hartu genuen. Musika entzun, kontzertuak, lagunak, txandak, fritak, karpa… giro itzela. Handik, Zuberoako kontzertuetara joan ginen gero, urtero… kuadrilan, furgonetan, inoiz Mauleko kanpinera be bai… Heletakoak handiak izan ziren, Manu Chao gogoratuko du askok, egin zuen ekaitza […]

Kategoriak
musika

Iron & Maider

Xiberuako tradizioa metal ukituekin. Zinez gustagarria. Iaz EHZ festibalean ezagutu genituen, eta Kanaldude Baxe Nafarroakoa herri telebistan topatu dugu bideo hau. Xiberuako dantzak, hango jantziak, heavy metal musikarekin, rockarekilan uztartzen dute. Maisu dira langintza horretan. Ezagutu gura badituzue: hemen Iron eta Maider.